Gaur hasi eta uztailaren 18ra arte, udaleku irekiak Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko eka. 30a, 15:32

Gaur hasi eta uztailaren 18ra arte herriko txikienek hartuko dituzte Arrasateko kaleak, hastera doaz-eta Txatxilipurdiren udaleku irekiak. 2 eta 12 urte arteko 226 umek eman dute izena aurten eta 12 taldetan banatuko dira. Ume horiekin guztiekin lan egiteko 25 hezitzailez osatutako lantaldea eratu du Txatxilipurdik.

Musakola, San Andres eta erdigunean egongo dira eta adinaren araberako ordutegiak zehaztu dituzte: Bilin-bolonka taldeko haurrak –2 urte– 10:15etik 12:15era, Beibilekukoek –3 eta 6 urte artekoak– 10:00etatik 13:00etara, eta azkenik Bihurrekixetan taldekoek –6 eta 12 urte artekoak– goizez 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, gura izan ezkero, 15:30etik 17:30era. Zaintza zerbitzua egongo da 09:00etatik 10:00etara.   

Urteroko ekintzek ez dute hutsik egingo; esaterako, San Ferminetako entzierroa, uraren egunak eta Osintxuko gau bateko egonaldia. Herrian bertan ere hainbat ekintza egingo dituzte.

Haurren autonomia lantzen

Hainbat dira udalekuotako helburuak: "Euskaraz jolastuz ondo pasatzea da garrantzitsuena, baina beste batzuk badaude: pertsonekiko eta naturarekiko harremana sustatzea, haurren parte-hartzea eta autonomia bultzatzea... Haurren autonomiarena oinarrietako bat da guretako; haurrei entzun egin behar zaie, zeresan handia dute-eta", adierazi du Haur Saileko koordinatzaile Maialen Gorosabelek. Era berean, txatxilitarrak gogotsu daudela dio Gorosabelek: "Udaleku bakoitza esperientzia eta erronka berri bat da, gogotsu gaude lanerako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak