Kartoiaren bilketa egitean datza lehen faseak. Mankomunitatea eguenean, hilaren 15ean, hasiko da kartoia jasotzen, martitzen, eguen eta zapatuetan.
- Nola? Kartoia edukiontzi gabe eta txukun tolestatuta jasoko da.
- Non? Komertzio ondoan edo komertzioko ate ondoan izango da bilketa puntua.
- Noiz? Hasieran, 10:00etarako. Gerora, zerbitzua egonkortzen doan heinean, komertzio bakoitzak jakin ahal izango du zehatzago zein ordutan pasatu ohi den kamioia bere bilketa puntutik.
Bigarren fasea
Azaroan ekingo diote bigarren faseari. Hondakin sortzaile handien kasuan, hondakin atal guztiak (papera, ontzi arinak, errefusa eta organikoa) bereizita jasoko dizkiete; sortzaile txikiak, aldiz, edukiontzietara bideratuko dituzte.