Sardinaren hileta, Arrasateko Aratusteetako ikurra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ots. 26a, 11:42

SUDC elkartekoak, sardinaren hiletan.
Arrasateko Aratusteetako egun handiak zapatua eta martitzena dira. Aurtengo nobedade nagusia da azken urteetan zapatuan Uarkapen egin izan den herri bazkaria ez dela egingo. Bestalde, Arrasateko ikurra den martitzeneko sardinaren hiletak ez du hutsik egingo. Albiste barruan duzue egitarau osoa.

OTSAILAK 28, EGUBAKOITZA

18:30 Arrasate Musikalen inauteriko kontzertua Amaia Udal Antzokian.

MARTXOAK 1, ZAPATUA

12:00 PREGOIA Biteri plazan.

12:15 DESFILEA Arrasate Musikaleko txarangarak lagunduta.

13:30 SARI BANAKETA Herriko plazan.

18:00 Kaleetan zehar ANIMAZIOA Arrasate Musikaleko txarangarekin.

19:30 eta 22:30 Herriko Plazan, HAITZAMA  taldearekin DANTZALDIA.

MARTXOAK 4, MARTITZENA

17:00 MOZORRO DESFILEA Herriko plazan.

17:00 Amaia Udala Antzokian POTXIN ETA PATXIN pailazoak “Oihan koloretsua” lanarekin.

17:30 SAMASIKU Txarangaren animazioa herriko kaleetan zehar.

18:30 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren KALEJIRA.

19:30 Herriko Plazan, LAIOTZ taldearekin DANTZALDIA.

21:00 SARDINAren HILETA. Segizioak Zerrajeratik 20:30etan abiatuta eta erdialdeko kaleak ibili ondoren, Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.

22:30 Herriko Plazan, LAIOTZ taldearekin DANTZALDIA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak