Rosi Otadui 'Katanga': "Aratusteetan ezin gara gaixotu, egun horiek kalean igaro behar dira"

Imanol Gallego 2014ko ots. 17a, 13:15

Otadui 'Katanga' urtero mozorrotzen da.
Rosi Otadui irribarrea eguneroko jantzia duen horietako bat da, eta herriko Aratusteen gaineko elkarrizketa hau egiteko, etxeko ateak zabaldu eta bere argazki bilduma erakutsi digu.

Noiztik mozorrotzen zara?
Uf... Ez, ezin dizut urte jakin bat esan, baina lehen aldian 16 bat urte izango nituen, eta orain asko ditut.

Inoiz errepikatu duzu mozorroren bat?
Urte berean egun batean baino gehiagotan eroan izan dut mozorro bera, baina urte batetik bestera, inoiz ez.

Mozorro zerrenda luzea izango duzu.
Oso luzea, bikingoa, lehoi hezitzailea (txakur eta guzti), Scarlett O'Hara...

Zein da jantzi duzun mozorrorik xelebreena?
80ko hamarkadako Marta Sanchez.

Garai hartan Sanchez neska arin samarra zen?
Arropa gutxi eroan behar izan nuen, baina garai hartan ni ere arinagoa edo finagoa nintzen. Hala ere, lotsa apur bat sentitu nuen.

Playback jaialdian ere ibili zinen.
Maria Dolores Pradera, Marta Sanchez, Los Panchos, Gurrutxaga... Pertsonaia ugari egin nituen. Umorea eta alaitasuna dira festa horren sena, hor dago jai horren grazia.

Aurten ere ez duzu hutsik egingo.
Ezta pentsatu ere! Aratusteetan ezin gara gaixotu. Egun horiek kalean igarotzeko dira. Herrian algara dagoen toki gehienetan egongo naiz.

Erlazionatuak

Sardinaren hileta, Arrasateko Aratusteetako ikurra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014 ots 26 Arrasate

Mozorrotzea gustuko?

Imanol Gallego 2014 ots 18 Arrasate

Playback jaialdi ahaztezinak

Imanol Gallego 2014 ots 17 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak