Iaz 20 gaztainondo eta 20 intxaurrondo landatu zituzten eta aurten beste horrenbeste landatzea da asmoa. Udalak 14 hektareako lursaila dauka Hidalgo baso moduan ezaguna den parajean eta datozen urteetan bertan landatzea da Udalaren helburua.
Espezie jangarriak landatu
Zer landatu? Espezie jangarriei eman gura diete lehentasuna, Ingurumen teknikari Pello Garairen arabera: "Jangarriak diren espezieak oso interesgarriak dira. Beste barik basora joan beharrean, intxaurrak edo gaztainak biltzeko aukera izango genuke. Gainera, fruituok guztion lurretan jasoko genituzke". Gonbidapena egin diete herritarrei, ez da-eta lan astuna izango. Landatzeko materiala Udalak jarriko du, baita hamarretakoa ere. Arropa erosoa eta botak eramatea gomendatu dute.
Hidalgo baso balioan jartzea
Udaleko Ingurumen Saila Kurtzetxiki balioan jartzeko lanetan ari da orain buru-belarri, baina Garaik aurreratu duenez etorkizunerako asmoa da gauza bera egitea Hidalgo bason: "Bertan Kurtzetxikin baino lehenago joango zen prozesua, eta guk geuk zenbait landaketa egingo genituen. Hori bai, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izango da". Era be
Zuhaitzen garrantziaren transmisioa
Era berean, Zuhaitz Eguna familian igarotzeko proposamena egin du Ingurumen teknikariak: "Zuhaitzen aldeko kontzientzia piztea gura dugu. Oso hunkigarria da ikustea haur batek zuhaitza landatu eta 20 urte barru zuhaitz horren itzalean egotea". Hala, gurasoei dei egin diete seme-alabekin bertaratzeko.
Lurrari lotuta gaudela gogoratu gura izan du Garaik: "Basoak dira gure planetaren birikak, gure birikek hartzen duten oxigenoa garbiagoa izateko ezinbestekoak dira zuhaitzak".
Zuhaitz Feriaren arrakasta
Bestalde, zapatuko Zuhaitz Feriaren balorazio positiboa egin du Garaik; bertan egon zen goiz osoan: "08:30etik hasi eta 12:00ak arte jendea etengabe ibili zen, etengabe. 12:00etatik aurrera makaldu zen apur bat baina jende asko ibili zen. Horrek animatzen gaitu datorren urtean ere Zuhaitz Feria antolatzera".