Zuhaitz Feria Azoka Plaza gainean dagoen Mondragones kalean jarriko dute: "Kalea zirkulaziora itxiko da eta kamioiek zuhaitzak bertan jarriko dituzte salgai", dio Garmendiak. Bestalde, hileko hirugarren zapatutan ohikoak diren baserritarren postuak Azoka Plaza barruan jarriko dituzte. Era berean, Elkatruke ekimenaren eskutik mozorro trukea egiteko aukera ere egongo da bihar Azoka Plazan.