Argazkian, Iñaki Arsuaga konpartsako kidea urdaiazpikoa entregatzen. Konpartsakoek eskerrak eman gura dizkiete laguntasuna eman duten guztiei. Eta jakinarazi dute laguntasun horri esker hainbat hilabetetara bi buruhaundi ertain eta bi zaldiko txiki berri izango dituztela.