Konpartsaren sasoi ona erakutsi dute gaur arratsaldean plazan. '14-1-4, Konpartsak bizirik dirau' izen bitxiko jaialdia egin dute erraldoi eta kiliki konpartsakoek eta makina bat herritar gerturatu dira gaitero, bertsolari eta erraldoiek piztutako girora. Kepa Junkera trikitilaria arduratu da jaialdia amaitzeaz.