Helburu ezberdinak ditu konpartsak antolatutako jaialdiak: konpartsa bera bizirik dagoela erakustea, batetik; eta dirua biltzea, bestetik.
Azken horretarako bide ezberdinak balitauko dituzte, gainera. Giokelaren eskutik parrilan erretako saiheski pintxoak egongo dira. Bestetik, postu bat ere ipiniko du konpartsak berak, kamiseta, liburuxka eta bestelako materiala salduz.Eta azkenik, urdaiazpiko eta gazta bana zozkatuko dute eta txartelak salduko dituzte plazan bertan.
Musikaren inguruko jaialdia
Kiliki eta erraldoiekin batera, musikari ezberdinen parte hartzea ziurtatuta dago. Besteak beste, Sei Pistols eta Trabuko bat taldea arituko da; Xabi Igoa eta Ane Zuazubiskar bertsolariak oholtzara igoko dira; Arrasateko Gaiteroek parte hartuko dute; eta Kepa Junkerak ere trikitia joko du, Amets Ormaetxea panderojoloe arrasatearra lagun.
Argi geratuko da bihar 18:00etan hasiko den jaian konpartsak duen indarra. Azken urteetan familia handitzen joan da, gazte eta txiki taldeak sendotu dira, esaterako. Bihar guztiek hartuko dute Herriko Plaza, baita handien taldeak ere, eta herritarren konplizitatea bilatuko dute.