Zero zabor posible da atez atekorik gabe?

Maider Arregi 2012ko ots. 29a, 18:25
None
Galdera horri erantzuten saiatu ziren atzo Arrasaten, Usurbilgo Zero Zabor taldeko kide bi, Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategi. Debagoieneko Zero Zabor taldeak antolatu zuen berbaldia eta Kulturateko Jokin Zaitegi aretoa jendez bete zen. Fwd: Zero zabor Recibidos x Txomin Madina tmadina@goiena.com 17:22 (Hace 3 minutos) Galdera horri erantzuten saiatu ziren atzo Arrasaten, Usurbilgo Zero Zabor taldeko kide bi, Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategi. Debagoieneko Zero Zabor taldeak antolatu zuen berbaldia eta Kulturateko Jokin Zaitegi aretoa jendez bete zen. Hiri hondakinak batzeko sistemei edo moduei buruz jardun zuten. Atez ateko hondakin batze sistema eta bosgarren edukiontzi marroiarena alderatu zituzten, biek lortzen dituzten birziklapen mailaren gaineko datuak emanez. Ingurumenaren eta osasunaren aldeko apustu eginez gero, atez atekoa dela hiri hondakinak batzeko modurik onena esan zuten. Eta atez atekoa ezarri den munduko hainbat tokiren adibideak jarri dituzten, herri txikiak, zein hiriburu handiak. Eta, Italian, esaterako, 15 milioi lagunek atez ateko sistema erabilita batzen dituztela hiri hondakinak. Aurkezpenaren ostean, batutakoen galderak erantzun zituzten Usurbilgo Zero Zabor taldeko bi kideek. Usurbil izan da atez ateko sistema ezarri duen lehen herri gipuzkoarra. Herri galdeketa konbokatu eta sistema horren aldeko baietza lortu ostean ezarri zuten Usurbilen sistema hori aurreko agintaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak