Udalak jarraipen zorrotza egingo dio sistema berriari lehen sei hilabeteetan, herritarren ekarpenak jaso eta zuzendu beharrekoak zuzentzeko.
Autoen "zentzuzko erabilera" bultzatzea
TAOren ezarpena Mugikortasun Planaren barruan kokatzen du Udalak. Ibilgailu pribatuan "erabilera zentzuzkoa" egitea lortu gura dute: "Arrasatearrei herrian mugitzeko beste aukera batzuk erraztea". Norabide horretan zenbait pauso eman dituzte; besteak beste, alde zaharreko oinezkoen gunea hedatzea eta garraio publikoaren zerbitzua indartzea. Hala, Omer Arregi Hirigintza zinegotziaren arabera, TAOren helburua ez da dirua biltzea: "Horregatik dira tarifak horren merkeak". Hala, ibilgailu partikularren erabilera "ahalik eta modu jasangarrienean" egitea da azken helburua. Arregiren arabera, asmoa da alde zaharrean ere TAO sistema ezartzea.
Egoiliarrentzat txartela, BAZen
Egoiliarrek BAZera jo beharko dute txartela eskuratzeko. Hiru txartel mota atera dituzte: egoiliar txartel konbentzionala eta merkatariendako bi txartel mota. Egoiliar batzuk hasi dira txartela eskatzen eta oraindik eskatu ez dutenendako Udalak gomendatu du BAZera jo aurretik deitzeko, eraman beharreko dokumentazioaren berri jasotzeko.
TAOri buruzko informazio guztia Udaleko webgunean dago eskuragarri: