Edukiontziak mantenduko dira Arrasaten hiri hondakinak jasotzeko, %70 gaika biltzea lortzen bada

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 31a, 14:20

Arrasaten akordioa lortu da hiri hondakinen kudeaketaren gainean. Hala jakinarazi du irailaren 4an osatu zen Hondakinen Mahaiak. Bi helburu adostu dituzte: gutxienez hondakinen %70 gaika biltzea eta tasa hori lortzeko bederatzi hilabeteko epea jartzea. "Kontrolpeko edukiontzien sistema" erabiliko da, hau da, herritarrek ez dute nahastuko hondakinen frakziorik eta bilketa zerbitzuari banatuta entregatuko zaizkio, nahitaez. Horrez gain, fiskalitate ekologikoa aplikatuko dute, hots, sortutako hondakinen araberako zerga aplikatuko da. Sistema berria ezarri eta bederatzi hilabetetan ez bada %70 gaika biltzea lortzen, atez ateko sistema ezarriko dute.

Helburuetan eta sistemaren ezaugarrietan adostasuna lortu ondoren, mahaiak proposatu du herrigunean hondakinak gaika jasotzeko "kontrolpeko edukiontzien sistema erabiltzea". Horrek esango gura duena hala azaldu dute erredakziora bidalitako prentsa oharrean: "Herritarrek ez dute nahastuko hondakinen frakziorik eta bilketa zerbitzuari banatuta entregatuko zaizkio, nahitaez". Horrez gain, fiskalitate ekologikoa aplikatuko dute.

%70 gaika biltzea ez bada lortzen, atez atekoa

"Helburuak hasiera hasieratik edo bederatzi hilabeteren buruan lortuz gero, sistema balekotzat emango da, eta gaika jasotzeko zerbitzua sistema horren bidez egiten jarraituko da. Aldiz, edukiontzien sistema ezarri eta bederatzi hilabeteko epean aurrez adostutako gaika jasotzeko %70eko helburua lortu ezean, sistema baliogabekotzat joko da, eta Arrasateko herrigunean hondakinak gaika jasotzeko zerbitzua atez ateko sistemaren bidez egingo da".

Akordioa, aho batez

Akordioa aho batez lortu da, Hondakinen Mahaian parte hartu duten alderdi eta eragileen artean: Bildu, EAJ, Aralar, Arrasate Garbi, Zero Zabor taldea, Ekologistak Martxan eta Ezker Anitza. Deituak izan arren parte hartu ez duten PSE-EE eta STOP PaP elkarteari gonbidapena bidali zaie akordio horretara atxiki daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak