Biodibertsitatea ardatz, ikasleen proposamenak Arrasateko udalbatzarrari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko eka. 7a, 20:00

Urteroko ohiturari eutsiz, Arrasateko ikastetxe guztiek Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan hartu dute parte. Aurten biodibertsitatea izan da ikasleek landu duten gaian eta joan den eguenean udaletxeko osoko bilkuren aretoan izan ziren, udalbatzarrari ikasturtean zehar landutako ondorioen berri eman eta proposamenak luzatzeko. Proiektuak hamar urte bete ditu aurten eta denetariko gaiak landu dituzte orain arte: zaborra, ura, energia, kontsumoa, publizitatea eta elikadura jasangarria, besteak beste.

Biodibertsitateari dagokionez, hainbat proposamen irakurri zituzten ikasleek ordezkari politikoen aurrean: zuhaitz mozketak kontrolatu eta zuhaitzik ez dagoen esparru pribatuetan bertako zuhaitzak landatzeko laguntzak eskaintzea, udalerriko espazio naturalak zaindu eta babestea, baso naturalak "zorrotz" babestea –bereziki aipatu zituzten Udalatxeko eta Kurtzetxikiko artadiak–, Santa Barbara eta Monterron parkeetan bioaniztasuna hobetzen saiatzea, espezie inbaditzaileen inguruan produktu kimikorik ez erabiltzea –ondoan bizidun asko egoten direlako– eta landare inbaditzaileak zabaltzeko oztopoak jartzea, besteak beste.

Azken helburua, Arrasateko bizi kalitatea hobetzea

Biodibertsitatea aztertu dutenean, era berean, "arazo asko" agertzen direla konturatu dira ikasleak:"Gure bizimoduarekin lotutakoak dira asko eta denok egin genezake zerbait hori guztia konpontzeko". Azken helburua, adierazi zutenez, Arrasateko bizi kalitatea hobetzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak