Beñat Arnaitz eta Ane Zabala garaile euria protagonista izan den Santamas krosean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 18a

Euriak eta hotzak parte hartzean eragin badu ere, Arrasate Atletiko Taldeko antolatzaileak pozik geratu dira 34. Santamas krosak izan duen harrerarekin. Haurren artean igarri da bereziki beherakada parte hartzeari dagokionez eta helduen artean 130 korrikalari baino gehiagok hartu dute parte. Iaz gertatu moduan, Beñat Arnaitz aretxabaletarrak irabazi du gizonezkoetan; garaipena "inondik inora" espero ez zuela adierazi digu. Emakumezkoetan, berriz, Ane Zabala izan da azkarrena. Koadrilen artean, azkenik, Antxintxinka izena hartu duten mutilak izan dira azkarrenak.

Asteburuko kirol kronikak

Krosa amaitu ostean sari banaketa egin dute:

 

Sailkapen osoa jarraian:

 

santamasak kros 011

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak