Ez ohiko batzarra egingo du Mondrak gaur Kulturaten

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 5a

Arrasate Futbol Elkarteak, Mondrak, ez ohiko batzar berezia egingo du gaur, abenduaren 5ean, Kulturaten, Jokin Zaitegi aretoan. Deia egin zaie bazkideei, eta konbokatu dituzte 18:30erako, lehen deialdian, eta 19:00etarako, bigarrenean. Aurtengo diru kontuen berri eman eta onarpena egin; datorren urtekoen aurrerapena egin; Mondraren tabernaren balorazioa egin, eta 2011-2012 denboraldiko aurrekontuen berri eman. Horixe gai zerrenda.

Batzar berezi honek jakingura sortu du, bereziki, hainbat bazkidek zalantzan jarri duelako oraingo presidentearen lana eta kudeaketa modua eta kezkatu daudelako klubaren etorkizunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak