Patxi de Andres: "Ez daukat ezer gordetzeko"

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 27a

Mondrako presidentearekin harremanetan jarrita, Patxi de Andresek argibide hauek eman nahi izan ditu klubaren egoera ekonomikoaren eta horren gainean sortu diren esamesen gainean: "Mondrako bazkide ez diren batzuk badirudi arlo pertsonalean nire kontran zerbait daukatela, eta eurak dira zarata ateratzen dabiltzanak. Aurreko batzarrean aurkezten nuena aurkezten nuela nire kontra etorri ziren, eta aurrez prestatuta zeukaten dena. Abenduaren 5ean batzarra izango da Kulturaten, eta kontu guztiak argituko ditugu, izan ere, ez daukat ezer gordetzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak