Leintz Bailarako Itzuliaren 87. edizioa jokatuko da andramaixetan

Oier Zumarraga Aranburu 2026ko abuztuaren 12a

Leintz Bailarako Itzuliaren artxiboko irudia.

Elite eta 23 urte azpiko mailako txirrindulariak bilduko dira irteera puntuan, abuztuaren 16an, 115 kilometroko ibilbidea egiteko.

Leintz Bailarako Itzuliak 87. aldia izango du Aretxabaletako Andramaixetan, eta urten ere 2024an zendutako Manolo Zubillagaren omenez ospatuko da ekitaldia abuztuaren 16an. Estatuko lasterketa zaharrenetakoan, Elite eta 23 urte azpiko mailako txirrindulariak ariko dira lehian, 10:00etan, Durana kalean hasiko den proban. Lehendakari Txapelketako 24. proba izango da.

Guztira, 115 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek. Gatzagako mendatea (bigarren mailakoa) bi aldiz igo beharko dute, 1.350 metro inguruko desnibela duen  proban. Mendateko igoerek baldintzatu ohi dute lasterketa; gainerakoan, ordea, ibilbidea nahiko laua da, eta esprinta izan daiteke helmugako garaipena erabakitzeko modua.

Lehen sailkatua 12:44ean inguruan iritsiko da Aretxabaletara, eta helmuga Durana kalean bertan egongo da. Lasterketan, guztira, 70 boluntario inguru bilduko dira. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak