Andramaixetako egitaraua prest

Mirari Altube Arrese 2026ko uztailaren 20a

Andramari jaietarako prestatutako egitarauaren berri eman dute Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak, Txosna Batzordeak eta beste hainbat eragilek.

Hona hemen egitaraua osorik:

Abuztuak 13, eguena –txosnagunean–
  • 11:00 Auzolana.
  • 18:30 Txupinazoa eta txosnen irekiera.
  • 19:00 Gaiteroekin kalejira eta pilota partiduak pilotalekuan. Ostean, gaiteroen kalejira.
  • 22:30 Kontzertuak: Laino Beltzak eta Perlata. Ostean, DJ Enchantix.
Abuztuak 14, egubakoitza, Andramari bezpera
  • 13:00 Apar-festa, Kurtzebarri eskolako kantxan.
  • 13:00 Kalejira eta gilda-jana –txosnagunean–.
  • 14:30 Gazte bazkaria. Ostean, Zirrara –txosnagunean–.
  • 16:00 Jai-kanpaiak, andramaixei hasiera emateko.
  • 16:00 XLV. Mus txapelketa, Herriko plazan. Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko dira irabazleen artean.
  • 16:00 Ur-puzgarriak, Kurtzebarri eskolako kantxan. Bainujantzia janztea gomendatu dute.
  • 18:00 Aretxabaletako erraldoien kalejira, gaiteroekin batera. Udaletxe aurrean hasi eta amaituko da.
  • 18:00 Kalejira jolasekin.
  • 19:00 Herriko jaiei hasiera ofiziala: Alkate soinua-ri jarraituz, udaletxe aurrean bilduko dira udalbatzako kideak herritarrekin, Ikurrinari Agurra egiteko, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra Musika Eskolako dantzariek lagunduta. Ondoren, pregoia eta, bukatzeko, konfeti eta serpentina ikuskizuna.
  • Jarraian, Hamarru elektrotxaragarekin kalejira.
  • 20:00 Salbea, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.
  • Kontzertuak txosnetan: Erromerixie Atxabaltan, Lukiek eta Izorrai.
    Ostean, pintxada tematikoa. –Txosnagunean–
  • 22:00 Niña Dioz artista mexikarra, Herriko plazan.
  •  22:45 Neomak musika taldearen emanaldia Herriko Plazan.
Abuztuak 15, zapatua, Andramari Eguna
  • 10:00 Diana, herriko txistulariekin.
  • 11:00 Haur eta gaztentzako bola-joko txapelketa, bolatokian.
    • Jubenilak (14-18 urte)
      • • 1. saria: garaikurra eta kamiseta
      • • 2. saria: kamiseta.
      • • 3. saria: kamiseta.
    • Infantilak (14 urte arte)
      • • 1. saria: garaikurra eta kamiseta
      • • 2. saria: kamiseta
      • • 3. saria: kamiseta
  • 11:00 Pilota partiduak. Herriko promesa gazteak, Iturrigorri frontoian.
  • 11:00 Udalbatzarekin batera, Milagroko Bandaren bisita zaharren egoitzara.
  • 11:45 Elizbira.
  • 12:00 Meza nagusia Andra Mari elizan.
  • 12:30 Potx magoa, Mitarte kalean.
  • 13:30 Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.
  • 17:30 Pilota partiduak Iturrigorri frontoian.
    • Afizionatu maila:
      • Zugasti-Erle VS Etxaniz-Madinagoitia
    • Goi maila:
      • Udako Master Laboral Kutxa torneoa: Arrizabalaga-Zabala vs Ruiz De Infante-Bergara.
  • 18:00 Egur-jolasak, Durana eta Mitarte kaleetan.
  • 19:00 Umore ikuskizuna.
  • 20:00 Ruper Ordorikaren kontzertua, Herriko plazan.
  • 21:30 Kontzertuak txosnetan: Maider Mimi, Albina Stardust eta Divina Comedia, Tatta eta Kumbialari.
  • Ostean, Galtzontzillo, Kulero eta Tanga Lasterketa. Ostean, DJ Aske.
  • 23:00 Jon Kass taldearen kontzertua, Herriko plazan.
Abuztuak 16, domeka, Haurren Eguna
  • 10:00 Leintz bailarako Manolo Zubillaga txirrindulari lasterketaren 87. edizioa. 23 urtetik beherako eliteko txirrindularien lasterketa.
  • 11:00 Erraldoi txikiak. Ondoren, Haurren eskutik buruhandiak, Herriko plazan.
  • 12:00 Alkate txikien pregoia Herriko Plazan. Ondoren, bolo-boloa.
  • 12:30 Eidabe taldearekin Sardina freskue, Herriko Plazan.
  • 16:30 Jolas parkea: Santa Fe trena, zezen mekanikoa, giza-futbolina, tailerrak eta puzgarriak. Herriko plazan.
  • 17:30 Pilota partiduak, Iturrigorri frontoian. Prezioa: 25 euro.
    • Afizionatu maila:
      • Lopez De Ocariz-Betegi VS Insausti-Ozaeta Profesional maila Bakaikoa-Ugartemendia VS Zubizarreta III-Lizeaga.
    • Estelarra:
      • Peña II-Albisu VS Larrazabal-Mariezkurrena.
  • 18:00 Goazen karaokea. Mitarte kalean.
  • 19:00 Kontzertua Arlutzen: Danel Sarasua Ostean, Bertso-kalejira, Arlutzetik hasita.
  • 19:30 Alkate txikien agurra eta oparien, Mitarte kalean.
  • 22:00 Kontzertuak –txosnagunean–: Nhil, Bogside eta Drag Show House Of Basqueers. Ostean, pintxada tematikoa.
  • 22:30 Su Ta Gar taldearen kontzertua, Herriko plazan.
  • 22:30 Bola-joko txapelketa, bolatokian.

Abuztuak 17, astelehena, Kuadrillen Eguna
  • 11:00 Diana, herriko txistulariekin.
  • 11:30 Sokamuturra, Durana kalean.
  • 12:30 Me Vale Madre taldearekin dantzaldia, Mitarte kalean.
  • 14:30 Herri bazkaria, Herriko plazan: paella bukatu arte banatuko da, baina norberak ekarri beharko ditu ogia eta edaria. Izen-ematea: kuadrillaka, uztailaren 20tik aurrera, Arkupen. Plaza mugatuak.
  • 15:30 Tailerrak: fotomatoia, txapa tailerra eta magia tailerra, Herriko plazan.
  • Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak, Herriko Plazan –txosna batzordeak antolatuta–.
  • Ondoren, egunean zehar herria gehien animatu duten kuadrillen artean sari banaketa egingo da Herriko Plazan.
  • 18:30 Volleyball txapelketa, txosnetan.
  • 18:30 Sokamuturra. Durana kalean.
  • 19:00 Kontzertua Urbaltzen: Beñat eta Jonflan.
  • 20:00 Rockalean taldea, kaleetan zehar.
  • 22:30 Kontzertuak txosnetan: Moonshine Wagon, Tributua eta Bixentak.
    Ostean, DJ Fifi eta Fefa.
  • 22:45 Suzkozezena, Mitarte kaletik irten eta plazaraino.
  • 23:00 Txapela Brava taldearen emanaldia, Herriko Plazan.
     
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak