Alegiren aurkako lehen partiduak etxean jokatu zituen UDAk, eta gazteek –Gonzalez eta Ibabe– bakarrik irabazi zuten orduan, 22-1. Itzulikoetan, ostera, nagusiak –Lanzos eta Zugasti– ere fin ibili ziren (8-22), eta gazteek bigarrenez irabazita (1-22) aurrera egiteko txartela eskuratu zuten, nahiz eta kadeteek –Elkorobarrutia eta Jauregi– bi partiduak galdu.
Orain, final-zortzirenetan, iazko txapelketako emaitza onari esker sailkatutakoek ekingo diote eta horien artean dago Hernani, UDAkoen aurkaria. Hortaz, erronka polita dute aretxabaletarrek aurrez aurre.