DebaTeako kideek ilusio handiarekin hartu dute jaietako pregoia botatzeko ardura. "Oso pozik gaude pregoia irakurtzeko ohorea izango dugulako", zioen Maider Triviño kideak jaietako egitaraua aurkeztu zen egunean.
Autismoa edo beste behar batzuk dituzten pertsonei ikusgarritasuna eta laguntza ematen diete DebaTea elkartean. Eta behar horiek kontuan izateko jaietan ere eskatu dute: "Autismoa dugun pertsonok, pertsona neurodibergenteak, desberdin jasaten ditugu musika, algara, dibertsioa. Lasaitasuna, ordena eta segurtasuna behar ditugu ondo pasatzeko. Horixe da herritarroi eskertuko dizueguna gu ere jaien parte izateko". Ildo horretatik, zera gaineratu du Triviñok: "Badaude zaratak jasaten ez dituzten pertsonak. Horregatik ez dugu etxafuegorik botako".
Eta jaietara gonbidatu dituzte herritar guztiak: "Ez dadila inor bazterrean geratu, ez dadila pozik gabe inor sentitu; jaiak inklusioz josten baditugu Atxabalta izango da benetan eredu!"
Uretz taberna-jatetxearen inaugurazioa
Jaiak hasi aurretik, abuztuaren 12an, Uretz taberna-jatetxea irekiko dute DebaTeako kideek. Inaugurazio ekitaldia egingo dute 19:00etatik 21:00etara eta hurrengo egunetik aurrera egunero izango ditu ateak zabalik herritar ororendako.