Andramaixak: egitaraua

Mirari Altube Arrese 2025ko uzt. 21a, 12:52

Udaleku Kultura Sailaren, Gazte Mugimenduaren eta GuGeu Atxabalta taldearen artean egitarau bete-betea osatu dute Andramari jaiei begira. Hona hemen antolatutako guztien berri:

Egitaraua osorik:

Abuztuaren 13a, eguaztena

Gazte Mugimenduaren txosnagunea:

  • 11:00 Auzolana.
  • 18:00 Protokoloaren azalpena. Ostean, pregoia eta txosnagunearen irekiera.
  • 19:00 Izenbarikuak txaranga Gazte Mugimenduaren eskutik.
  • 22:00 Kontzertuak: Danel Sarasua; Zuriketan Beltz; eta Larru Beltzak.

GuGeu txosnagunea:

  • 18:30 Pilota partiduak frontoian: Olaizola-Del Campo / Txusti-Elkoro eta Ager-Txaber / Jurgi-Zubia. 
  • 21:00 Kontzertuak: Irten-bide; Lepue Zapaldu; Oihu!; eta DJ Komando Sesera. 
Abuztuaren 14a, eguena
  • 13:00 Apar festa, Kurtzebarri eskolako kantxan.
  • 16:00 Jai kanpaiak, jaiei hasiera emateko.
  • 16:00 Mus txapelketa 44.ez, Herriko Plazan. Sariak dira garaikurrak, dirua eta txapelak. Izen-ematea (15:30-15:55): 20 euro.
  • 16:00 Uretako puzgarriak, Kurtzebarri eskolako kantxan. Bainujantzia jantzita ekartzea gomendatzen da.
  • 18:00 Erraldoi berrien aurkezpena, Aretxabaletako gaiteroekin batera.
  • 19:00 Udalbatza, Alkate soinua-ri jarraituz, udaletxe aurrean bilduko da herritarrekin, ohiko Ikurrinari agurra egiteko, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra Musika Eskolako dantzariek lagunduta. Ondoren, pregoia eta bukatzeko, konfeti eta serpentinak botako dira.
  • Jarraian, Burrunba elektrotxarangarekin kalejira. 
  • 20:00 Salbea Andramari elizan, Aretxabaleta Abesbatzarekin.
  • 20:30 Anje Duhalderen emanaldia Herriko Plazan.
  • 22:30 Deabru Beltzak taldearekin Su talka 21 ikuskizun pirotekniko ibiltaria, Herriko Plazatik abiatuta.

Gazte Mugimenduaren txosnagunea:

  • 13:30 Marianitada eta gildada. Bitartean, bakarrizketa: Maider Triviño.
  • 14:30 Gazte bazkaria eta bazkaloste dinamikoa. Ostean, Oier Aranegi eta Aratz.
  • 19:00 Betiko olinpiadak.
  • 23:00 Kontzertuak: La Txama eta Glutenbakuak.

GuGeu txosnagunea:

  • 13:00 Marianito goiza.
  • 15:00 Bazkaria.
  • 17:30 Olinpiadak.
  • 21:00 Kontzertuak: Emblesko; Anixe; Mutiko; eta Golden 21K.
Abuztuaren 15a, egubakoitza
  • 10:00 Diana, herriko txistulariekin.
  • 11:00 Pilota partiduak. Herriko promesa gazteak, Iturrigorri frontoian.
  • 11:00 Milagroko Bandaren bisita adinekoen egoitzara, udalbatzarekin batera.
  • 11:45 Elizbira.
  • 12:00 Meza nagusia, Andra Mari parrokian.
  • 12:30 Pontx pailazoaren ikuskizuna, Mitarte kalean.
  • 13:30 Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.
  • 17:00 Pilota partiduak Iturrigorri frontoian. Afizionatu maila: Zugasti-Gartzia / Etxegarai-Erle. Elite mailan –Udako Master Laboral Kutxa torneoa–: Arraiza-Betegi / Etxegarai-Oses.
  • 17:30 Haur –14 urte arte– eta gazteentzako –14-18 urte– bola-joko txapelketa, bolatokian. 
  • 17:30 Zezen puzgarrien jaia haurrentzako, Durana kalean.
  • 19:00 Albina eta Divinaren ikuskizuna: playback saioa, jolasak, koreografiak… Mitarte kalean.
  • 22:30 Balkan Paradise Orchestra taldearen emanaldia, Herriko Plazan.

Gazte Mugimenduaren txosnagunea:

  • 12:00 Zirku tailerra.
  • 17:30 Atalataikuan pilotalekura.
  • 20:00 (H)istoriak. Musika. Akrobaziak. Ipuinak.
  • 20:30 Zirrara eta Trigger taldeen kontzertua. Ostean, Makillaje txokoa, Zaloñaurreko hanburgesak eta mojitada.
  • 23:00 Askeandriginia eta Bulkada taldeak. Ostean Zunba beroketa eta KKT eta DJ Aske.
  • 03:00 Galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa. Ostean, DJ Aske.

GuGeu txosnagunea:

  • 19:30 Kontzertua: Gypsi La Merced taldea.
  • 22:30 Pintxada kolektiboa.
Abuztuak 16, zapatua
  • 10:00 Leintz bailarako Manolo Zubillaga txirrindulari lasterketaren 86.edizioa. 23 urtez azpiko eta eliteko mailako txirrindularientzako proba.
  • 11:30 Erraldoi ertain eta gaiteroekin kalejira.
  • 12:00 Alkate txikiek pregoia irakurriko dute udaletxeko balkoian. Ondoren, boloa.
  • 12:30 Kiliklon taldearekin Goazen karaokera! Herriko Plazan.
  • Ondoren, haurrek buruhandiak jantziko dituzte, Herriko Plazan.
  • 16:30 Jolas parkea: Santa Fe trena, zezen mekanikoa, giza-futbolina eta puzgarriak. Herriko Plazan.
  • 17:00 Pilota partiduak Iturrigorri pilotalekuan. Afizionatu maila: Betegi-Insausti / Gomez-Perez. Profesional maila: Alberdi-Salaberri / Bakaikoa-Ugartemendia. Estelarra: Jaka-Lizeaga / Urrutikoetxea Albisu.
  • 18:30 Iskidi taldearekin, euskal mitologiako pertsonaiak: akerra, basajaun, otsoa... Mitarte
    eta Durana kaleetan.
  • 19:30 Alkate txikien agurra eta oparien zozketa, Herriko plazan.
  • 19:30 Txita sound system (TSS), DJ Rosa kaleetan zehar.
  • 22:30 Gozategi taldearen kontzertua, Herriko plazan.
  • 22:30 Bola-joko txapelketa, bolatokian.

Gazte Mugimenduaren txosnagunea:

  • 13:00 Erraldoi tailerra.
  • 14:30 Elkartasun bazkaria. Ostean, kantaldia Upeide taldearekin.
  • 21:00 Zerendepya taldearen kontzertua.
  • 23:30 Orei eta Perlata taldeen kontzertua eta pintxada kolektiboa.

GuGeu txosnagunea:

  • 22:30 Kontzertuak: Gozzue; Kaparrak; eta DJ Enchantix.
Abuztuak 17, domeka
  • 11:00 Diana herriko txistulariekin.
  • 12:00 Sokamuturra, Durana kalean. 
  • 12:30 D'Capricho taldearekin dantzaldia, Mitarte kalean.
  • 14:30 Herri bazkaria, Herriko plazan: paella bukatu arte banatuko da, baina norberak ekarri beharko ditu ogia eta edaria.
  • 15:30 Egurrezko jolasak, Herriko plazan.
  • Ondoren, sari banaketa herria gehien animatu duten kuadrillei, Herriko plazan.
  • 18:00 Sokamuturra, Durana kalean.
  • 20:00 Erromeria, Oinutsik taldearekin, Mitarte kalean.
  • 23:00 Oilar beltzak taldearen rantxera emanaldia, Herriko Plazan.

Gazte Mugimenduaren txosnagunea:

  • Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak, Herriko plazan.
  • 18:00 Ping-pong txapelketa.
  • 22:30 Bixentak taldea eta Itoitz taldeari tributoa. Ostean Tuisterra eta Ahantzi erromeria taldea.
  • 02:00 DJ Do Re Mi eta mozkorraren erretzea. Ostean, Brigadari ongi etorria.

GuGeu txosnagunea:

  • 18:30 Karaokea eta mojito arratsaldea.
  • 23:00 DJ Karapaixo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak