Txirrindulari lasterketaren 86. aldia, Manolo Zubillaga oroituz

Mirari Altube Arrese 2025ko abu. 8a, 10:25

Txirrindulari lasterketak ez du hutsik egingo beste urte batez andramaixetan. 86.ez jokatuko dute Leintz Bailarari Itzulia –Lehendakari txapelketa kategoriakoa– 23 urtez azpiko eta elite mailako ziklistek abuztuaren 16ean, zapatuan; 10:00etan abiatuko dira Durana kaletik.

Iaz legez, 115 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta 12:45 inguruan, Duranan bertan helmugaratuko dira. Ibilbideari dagokionez ez dute aldaketarik egin iaztik; bi bider igoko dute Gatzagako mendatea –bigarren mailako mendatea–.

Manolo Zubillaga gogoan

Iazko abenduan hil zen Manolo Zubillaga izango dute gogoan aurten. UDAko kide izandakoa, urte askoan jardun zuen andramaixetako txirrindulari lasterketa antolatzen eta egindako lana eskertu gura diote. "Herri-mailan txirrindularitzari eta esku pilotari hainbeste eman dion gizonari merezitako aitortza egingo zaio; eta hemendik aurrera haren izena eramango du Aretxabaletako txirrindulari probak", zioen Ibai Zangitu zinegotziak jaietako egitarauaren aurkezpenean.

UDAk 2013an egindako omenaldian ManoloZubillaga hunkituta, Puri Beltran de Heredia emaztearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak