Mozorroen azokarekin Aratusteetako atzera kontaketari ekin diote aretxabaletarrek

Mirari Altube Arrese 2025ko ots. 3a, 17:08

Mari Merke dendaren postua.

Mozorroen eta osagarrien bigarren eskuko azokarekin atzera kontaketari eman zioten hasiera herritarrek, zapatuan. Karnabalen Lagunak taldeak bigarrenez antolatu du azoka Herriko Plazan, eta aurten Mari Merke dendaren postua batu da ekimenera.

Mozorroak, arropak, oinetakoak, ile-ordeak, betaurrekoak eta beste osagarri asko izan dituzte aukeran herritarrek Aratusteetako mozorroa prestatzen hasteko. Hainbat herritar elkartu ziren azokaren bueltan, eta bereziki Mari Merkek eskura jarritako produktuek sortu zuten ikusmina.

Karnabalen Lagunak mozorroen postuan, herritarren galderak erantzuten.

Bestetik, egubakoitzean eta zapatuan jarri zituzten Aratusteetako bi bazkarietarako txartelak. Bazkari golfo-koak segituan agortu ziren eta kiroldegikorako oraindik 25 bat geratzen dira, guztiak helduenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak