Aratuste bazkarietarako 1.100 txartel baino gehiago saldu dira dagoeneko

Mirari Altube Arrese 2025eko otsailaren 1a

Bazkari golforako txartelak erosteko ilara, egubakoitz arratsaldean. (Argazkia: Karnabalen Lagunak)

Bazkari golfo-rako txartelak salgai jarri orduko agortu ziren guztiak: 570. Eta kiroldegian egingo den bazkarirako 30 geratu dira, hasiera baten.

Aratuste-domekako bazkari golfo-rako txartelak atzo arratsaldean jarri zituen salgai Karnabalen Lagunak taldeak. Ilara handia sortu zen Azbeko lokalaren inguruan, eta guztiak saldu ziren; hainbat kuadrilla geratu ziren barik, gainera.

Gaur goizean, ostera, kiroldegian egingo den bazkarirako txartelak jarri dituzte eskuragai Arkupen, eta horiek ere agortzear daude.570 dagoeneko saldu dira eta 30 leku geratu dira hutsik; horiek ere ez dute asko iraungo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak