Durana kalean abiatu 10:00etan eta 115 kilometroko ibilbidea egingo dute, 12:45 inguruan, Duranan bertan helmugaratzeko. Ibilbideari dagokionez ez dute aldaketarik egin eta bi bider igoko dute Gatzagako mendatea.
Hona hemen rutometroa:
Gipuzkoako federazioko kideen dimisioa
Iaz, hainbat gorabehera tarteko, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak mahai gainean izan zuen bertan behera uztea lasterketa; azkenean, "Trafiko Sailak jarritako trabak konponduta" aurrera egin ahal izan zen.
Orduko mamuak berriz agertu dira aurten, eta Gipuzkoako federazioko kideek dimisioa aurkeztu zuten uztailean. Dena den, Aretxabaletako lasterketa ez dagoela kolokan adierazi zuten.