Dagoeneko 180 lagunek eman dute izena kantu afarirako

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 19a, 10:08

Korrikaren iritsiera girotzeko kantu afaria antolatu dute. Zuk in zuk jan izango da, eguraldi onarekin plazan eta bestela pilotalekuan, eta Upeide talde aretxabaletarrak girotuko du. Izena aldez aurretik eman behar da, euro bat ordainduta, Loramendi elkartean –martitzen eta asteazkenean, 10:00-16:00–; horretarako azken eguna, eguaztena da.

Kantu afariaren aurretik beste hainbat kontu izango dira; hona hemen egitaraua:

  • 17:00 Loramendi Korrika: udaletxe zaharretik abiatuko da eta Errekabarren kaletik, Andramari auzunetik eta Mitarte eta Durana kaleetatik bueltan udaletxe zaharrean emango diote bukaera. Loramendiko proiektuetan dihardutenek eramango dute lekukoa –ludoteka, errefortzuak, Auzoko…– eta amaiera borobilduko dute Leikaxoka bertso eskolakoek prestatutako bertsoekin.
  • 18:00 Umeendako jolasak Durana kalean –euriarekin plazan– Aretxarteren eskutik: txapak eta ponpoiak egingo dituzte, eta makillaje saioa egongo da.
  • 19:00 Kontzertuak Mitarte kalean: Josu eta Okina (Oihu taldeko kideak); Zirrara taldea eta Xander bakarlaria.
  • 21:30 Kantu afaria; eguraldi onarekin Herriko Plazan eta bestela, Iturrigorri pilotalekuan.

Korrikaren lekukoa 03:14 bueltan iritsiko da eta hori pasatu ostean txokolatea izango da Muru Alde elkartearen aurrealdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak