Martxoaren 22an iritsiko da Korrika Aretxabaletara; 03:14an sartuko da Eskoriatzatik bueltan eta 03:27an irten Arrasaterantz. Ekitaldiak, baina, arratsaldean hasiko dituzte: Loramendi Korrika izango da lehenengo, eta ondoren, umeendako jolasak, kontzertuak eta zuk in, zuk jan afaria Upeidek girotuta. Azken hori Herriko Plazan egitea da asmoa baina eguraldi txarrarekin pilotalekuan izango da.
Antolatze lanak errazteko, aldez aurretik izena eman beharko da euro bat ordainduta. Bihar, egubakoitza, 18:30etik 19:30era bitartean, udaletxe zaharrean mahai bat jarriko dute, edo bestela, hurrengo egunetan Loramendi elkartetik pasatu beharko da; azken eguna martxoaren 20a da.