Korrikaren bueltako egitaraua zehaztu du batzordeak

Mirari Altube Arrese 2024ko ots. 22a, 17:09

Orain dela bi urte Murura egindako irteera.

Gaur hasi eta Korrikaren lekukoa iritsi bitartean herrian egingo diren ekintzak zehaztu ditu dagoeneko Korrika batzordeak. Ipuin kontaketak, bakarrizketak, bertso afaria, mendi irteera eta beste hainbat kontu izango dira.

Hona hemen ekitaldien berri ematen duen kartela.

Mendi irteera Murugainera

Martxoaren 17an, domeka, ostera, Murugain mendi-irteera egingo dute Korrikaren 23. Harro herri aldarria lau haizetara zabaltzeko. 12:00etan, tontorrean, argazkia aterako dute Arrasatetik eta Aramaiotik igotakoekin batera.

Hilaren 29an, bilera

Korrika batzordearen hurrengo bilera otsailaren 29an izango da, 18:00etan, udaletxe zaharrean. Orduan itxiko dute eta oniritzia emango diote Korrika eguneko egitarauari. Kilometroen banaketa egiteko egun bat ere zehaztuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak