Hala, lagunartean edota familia giroan, kuadrillek norbere jatekoa eraman eta bapo afaldu zuten pilotalekua lepo bete zuten herritarrek. Kantu afaria izanik, afalostean, kantu liburua hartu eta Sei Pistols & Trabuko bat taldeak girotuta askotariko euskal kantuak abestu zituzten bertaratutakoek. Giroa bero-bero jarri zuten aretxabaletarrek sanmigelei hasiera emateko.