Ohiko egitarauarekin itzuliko dira sanmigelak

Mirari Altube Arrese 2022ko ira. 16a, 15:42

San Migel jaietako hitzorduak zehaztu ditu Udaleko Kultura Sailak. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren ohiko egitarauarekin datoz aurtengoak.

Hona hemen egitaraua:

Irailak 23, egubakoitza

  • 19:00: Bergarako erraldoi eta kilikien konpartsa, erraldoiak eta buruhandiak, Bergarako gaiteroekin batera.
  • 21:00: Kantu afaria Sei Pistols & Trabuko bat taldeak girotuta.

Irailak 24, zapatua

  • 10:00: Diana, Aretxabaletako txistulariekin.
  • 10:30: Talo-txosna, Loramendiko taldeak antolatuta.
  • 11:30: Leizarra Musika Eskolako trikitilariak, kaleetan zehar.
  • 12:30: Bertso saioa: Ane Zuazubiskar eta Aitor Sarriegi. Lekaixoka bertso taldeak antolatuta, Durana kalean.
  • 12:45: Txalapartariak, Durana kalean.
  • 13:00: Zubietako joaldunak, Aretxabaletako kaleetatik zehar.
  • 14:30: Herri bazkaria, Iturrigorri frontoian.
  • 17:00-20:00: Paint-ball nerabeentzat.
  • 17:00: Haurrentzako bola-txapelketa, bolatokian.
  • 19:00: Beinke-Loramendi dantza emanaldia, Herriko Plazan.
  • 20:00-21:30 eta 22:30-00:30: Dantzaldia Iratzar taldearekin, Herriko Plazan.
  • 23:00: Bola-txapelketa, Herriko Plazan.

Irailak 25, domeka

  • 10:00: Doke txapelketa Basotxo aurrean, Basotxo elkartearen eskutik.
  • 11:00: Diana, Aretxabaletako gaiteroekin.
  • 13:00: Herri kirolak, Herriko Plazan.
  • 16:00: Mus txapelketa Orly tabernak antolatuta; Udalak txapelak eta trofeoak ipiniko ditu.
  • 19:00: Sanmigeletako kontzertua Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik, musikariak eta dantzariak lagun dituztela. Pandemian hildakoen omenezko ekitaldia eskainiko dute bukaeran Iturrigorri frontoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak