Hala, lagunartean edota familia giroan, kuadrillek norbere jatekoa eraman eta bapo afaldu zuten pilotalekua lepo bete zuten herritarrek. Afalostean, kantu liburua hartu eta Sei Pistols & Trabuko bat taldeak girotuta, askotariko euskal abestiak kantatu eta dantzatu zituzten bertaratutakoek. Giroa bero-bero jarri zuten aretxabaletarrek sanmigelei hasiera emateko.