Tradizioa oinarri, Ikurrinari agurra egin diote udaletxe aurrean, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta. Jarraian, Unai Elkorok hitza hartu eta aurten pregoia irakurri eta txupinazoa botatzeko ardura izan duen Manolo Zubillagari eman dio hitza. "Urduri eta emozioz" bizi izan du Zubillagak herrikideak Andramaixetan murgiltzeko ardura.