Manolo Zubillagaren eskutik egin du eztanda jaiak Aretxabaletan

Aitor Agiriano Arrese 2022ko abuztuaren 14a

Festa giro bete-betean daude aretxabaletarrak. Atzoz geroztik parranda nagusitu bada herriko kaleetan ere, gaur arratsaldean ekin diote ofizialki jaiak ospatzeari. Tradizioa oinarri, Ikurrinari agurra egin diote udaletxe aurrean, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta. Jarraian, Unai Elkorok hitza hartu eta aurten pregoia irakurri eta txupinazoa botatzeko ardura izan duen Manolo Zubillagari eman dio hitza. "Urduri eta emozioz" bizi izan du Zubillagak herrikideak Andramaixetan murgiltzeko ardura. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak