David Agirre: "Besteari on egitea da zoriontasunaren gakoa"

Mirari Altube Arrese 2022ko mai. 2a, 15:12

Hirugarren liburua argitaratu berri du David Agirrek (Aretxabaleta, 1964) Europa Ediciones argitaletxearekin: Guía del camino Ignaciano. Un camino por la justicia social. Zoriontasunaren bila norberak egin beharreko bidaiaren gaineko gakoak jaso ditu hor. Eskuratu gura duenak Kioskoan izango du.

Ignaziotar bidea du oinarri liburuak, ezta?

Bai, baina ez da ibilaldi turistiko bat proposatzen. Erromes gisa Ignazio Loiolakoak egindako bidearen lehenengo zatia jasotzen
du Ignaziotar bideak: 27 etapa,
hain zuzen ere. Eta, horiez gain, beste sei etapa ere gehitu ditut nik, atseden hartzeko eta pentsatzeko. Hala, azken etapa horietan jasotako esperientzia ezberdinak proposatzen ditut zoriontasuna lortzeko.

Hortaz, oinezko ibilaldia eta barrura egin beharrekoa eskutik doaz?

Norbera barrura begira jarri eta egin beharreko bidea da nik proposatutakoa; barne hausnarketa oinarri hartuta beste pertsona bat izatera iristea helburu izanik, pertsona hobea.

Pandemia dela-eta autoikaskuntza liburuak ugaritu egin dira.

Nik jasotako ibilbidea Ignaziok orain dela 500 urte egindakoan dago oinarrituta, eta haren pentsaeran; hortaz, ez da moda
kontua. Pertsonak, bere osota
sunean, hobetzeko prozesuan egindako bidea da.

Zoriontasuna benetan lortzerik badago?

Ignaziok esandakoetan oinarrituz gero, zoriontasuna lortzeko bidea da umiltasuna eta besteei zerbitzu ematea. Beste aldean egongo lirateke boterea, dirua eta besteak baino gehiago sentitzea. Hortaz, laburbilduz eta haren ikuspegitik, besteari on egitea da norberaren zoriontasuna lortzeko gakoa.

XVI. mendeko pentsaera horrek gaur egun ere balio du?

Gizartea asko aldatu da, baina pentsamoldea ez.

Zuk zeuk egin duzu Ignaziotar bidea?

Etapa guztiak jarraian ez ditut egin, baina leku guztietan egon naiz, eta bakoitzak dituen onurak eta gabeziak ezagutzen ditut; hori ere islatu gura izan dut.

Aurreko liburu biak eleberriak izan dira eta hau saiakera; gusturago zeinekin?

Azken honekin, zalantza barik. Idazteko denbora gehiago izan dut oraingoan, lasaitasun handiagoa eta barnean dudana gehiago atera dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak