Hiri eta komunitate iraunkorra lortzeko lanketarekin jarraituko dute herriko ikasleek

Mirari Altube Arrese 2021ko urr. 26a, 08:09

Aretxabaletako Otalora kalea.

Agenda 2030aren ardatza Garapen Iraunkorrerako Helburuen lanketa da udalerri mailan zein eskoletan; eta horretan dihardute herriko hainbat ikaslek. Iazko ikasturtean hiri eta komunitate iraunkorrak landu zituzten, eta aurten, lanketa horrekin jarraituko dute elikadura, mugikortasuna eta energia izanik aztergai.

Aretxabaleta hobetzeko proposamenak zehazteko helburuarekin etapa ezberdinetako ikasleek lanari ekingo diote. Lanketa horren emaitzak gero, udal ordezkariei aurkeztuko dizkiete; 2022ko maiatzean egingo duten osoko bilkura berezian izango da hori. Udalerriaren egoera hobetzeko irtenbideak aurkeztuko dituzte orduan, Udal ordezkariei proposamen zehatzak aurkeztuta, eta norberak bere konpromisoak azalduta. "Izan ere, garapen iraunkorraren bidean pausoak ematen jarraitzea denon ardura da eta Udala zein herritarren inplikazioak duen garrantzia nabarmenduko da", adierazi dute lanketaren gidari izango direnek.

Kurtzebarri eskolak, Kurtzebarri institutuak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolak hartuko dute parte aurten Eskola Agenda 2030 egitasmoan. Hala, haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikasleek jardungo dute gaiak lantzen, eta guztien artean, herriko "diagnostiko borobila" osatzea da asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak