Urkulura bidean egiteko igerileku ekologikoen proposamena aurkeztuta

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 21a, 11:22

Aretxabaletako EH Bilduk proiektu estrategiko berri baten berri eman zuen atzo, martitzena, EH Bilduren egoitzan. Olatza Parkea moduan izendatu dute proposamena, eta urte osoan disfrutatu ahal izateko parke integral jasangarri bat egitea dela asmoa adierazi zuten: Parke horren garrantzizkoena igerilekua izanda.

Une hau erabaki dute plana aurkezteko HAPOa (Hirigintza Plan Orokorra) garatzeko garaia delako, eta egin ahal izatea ala ez egitea ahalbideratuko duelako. Hala adierazi zuen, Ion Albizuk, Aretxabaletako EH Bilduko bozeramaileak:

"HAPOa, plan orokorra garatzeke dagoenez, eta guk aurkeztu dugun proiektua hor txertatu behar denez, horregatik aukeratu dugu momentu hau. Parke integral bat aurkeztu dugu, urte osoan zabalik egongo zena, eta parke horren barruan kanpoko igerilekuak egitea planteatzen ditugu. Hala ere, igerileku arruntak ez ditugu kontenplatzen; Assemblytik gorako bidegorrian, eremu naturalean, igerileku ekologikoak egitea planteatzen dugu". 

Aretxabaletako EH Bilduren bilgunean, Olatza parkearen aurkezpena egiten.

Proposamenean jasotakoak

25.000m2 inguruko eremu bat proposatzen dute Urkulura doan bidegorriaren hasieran kokatuko litzatekena. Gaur egun, Aretxabaletako Udalaren lurrak dira, eta abeltzantzarako erabiltzen da lekua.

Proiektua, guztiz bideragarria izateko azterketa egin dutela adierazi zuten aurkezpenean, inbertsioari zein uraren kostuari begira. Horrekin batera, proposatzen den motako igerilekuek ez dutela produktu kimikorik erabiltzen eta ez dutea ur berririk behar azpimarratu zuten.

Harreragunea, aldagelak, komunak, eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaaz batera, ekintza kulturalak egiteko anfiteatro txiki bat ere proposatzen dute.

Herrian bizitza bere osotasunean garatzea, elkarren arteko harremanak bultzatzea, eta naturarekin bat egiten duen proiektu bat izatea ere bilatzen dute proiektu honekin.

Herritarren ekarpenak jaso nahian

"Legedeak garapen bat behar du halako igerileku bat onartzeko. Europan oso hedatuta dagoen eredu bat da, baina hemen oraindik, legediak garapen bat behar du hori onartzeko. Uste dugu, herria aspalditik eskatzen ari den proiektu bat dela, uste dugu piztuko dela ilusioa eta interesa herritarren artean, eta datozen hilabetetan herritarrekin konpartitu eta beraien ekarpenak jaso nahi genituzke. Hala, gero, herriari interesatzen bazaio HAPOaren garapenera bideratuko genuke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak