Garabide erakundeak lerro estrategikoak azaldu ditu 2020ko memorian

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 14a, 15:06

Finkatze instituzionala, formazioa eta aholkularitza, eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian izan dira 2020ko memorian azpimarratutako hiru lerro estrategikoak.

Garabide, irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeak, indarrean dituen hiru lerro estrategikoen bueltan egindako aurrepausoak zein izan diren azaldu du 2020ko memorian. Alde batetik, 2020an betetako erronka esanguratsuenetako bat, Eñaut Agirre koordinatzailearen hitzetan, berdintasun-plana abian jarri izana da, "genero berdintasunaren aldeko bidean aurrera egitea errazteko".

Bigarren lerro estrategikoari dagokionez, pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, ezin izan zituzten saio presentzialik egin 2020ean, eta hortaz, hizkuntza biziberritzeari buruzko online saioa egin zuten iaz lehenbiziko aldiz, eta "esperientzia aberasgarria" izan zela adierazi du Eñautek. Horrez gain, 2020an Garabide erakundea Mexikoko bi komunitaterekin aritu dira lanean, eta bertan, Mundukide erakundearekin batera, berritzailea den proiektu bat jarri zuten martxan iaz: Hizkuntzaren biziberritza lantzeaz gain, plan sozioekonomiko bat prestatu zuten.

Gizarte aktibazioa Euskal Herrian

Garabide, hizkuntza lankidetza egiteko 2005ean sortutako erakundea da, eta bertan, gizarte eraldaketaren ardatza hizkuntzen biziberritzean jartzen dute. Euskal Herriak munduarekin partekatzeko duen esperientzia edo jardunbide bereizgarrienetako bat euskararen biziberritze esperientzia dela dio Eñautek, eta aldi berean, munduko beste biziberritze esperientzietatik asko dagoela ikasteko azpimarratu du.

Gaur egun, Garabide, munduko hamaika komunitaterekin ari da hizkuntza lankidetzan, eta Euskal Herrian ere 80tik gora dira Garabideren entitate laguntzaile eta babesleak. Hau da, hain zuzen, erakundearen hirugarren lerro estrategikoa: Euskal Herriari begira, hizkuntza lankidetza, beste Gobernuz Kanpoko Erakundeek egiten dituzten lanetan integratuagoa egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak