Aretxabaletarrei PCR proba egitera joateko eskatu die Udalak

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 25a, 15:07

Osakidetzak eta Osasun sailak egindako deialdiarekin bat eginez Aretxabaletako Udalak herritarrei proba egitera joateko eskaera egin die: "Ezinbestekoa da ardura osoz eta era kolaboratiboan jardutea, banakoaren osasuna zainduz, guztiona babesten dugu eta". Ia 1.300 lagun daude deituta.

13 eta 40 urte bitarteko Aretxabaletako bizilagunekin batera, Eskoriatzakoak eta Leintz Gatzagakoak ere deitu dituzte PCR probak egitera. Horretarako egitura Basotxoko eraikinean jarriko dute bihar, eguena, eta egubakoitzean, eta probak egingo dituzte 15:30etik 20:00etara. Hitzordua hartu behar da aurrez Aretxabaletako osasun zentrora deituta (943 71 19 59); gaurtik (16:00) dei egin daiteke horretarako. Eskoriatzako kasuan, aldiz, bertako osasun etxera deitu behar dute (943 71 44 52).

PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako ikasleek ez dute hitzordua eskatu behar. Hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin antolatuko baita. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak