Osasun Sailak eta Osakidetzak deialdi berria egin dute sintomarik eta kontaktu esturik ez duten herritarren artean, Koronabirus kasuak atzemateko. Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako 13 eta 40 urte arteko herritarrak daude behaketara deituta, eta aurrez hitzordua hartu beharko dute proba egin ahal izateko.
Gaur, hilak 25, arratsaldeko 16:00etatik aurrera hartu ahal izango da txanda Aretxabaletako osasun zentrora (943 71 19 59) edo Eskoriatzako osasun zentrora (943 71 44 52) deituta, eta baita osasun-aholkurako telefonora deituta ere (900 20 30 50).
PCRak egiteko azpiegitura Aretxabaletako osasun zentroaren ondoko Basotxo eraikinean jarriko da bihar eta etzi, eta 15:30etik 20:00etara egingo dira probak. Emaitza guztiak SMS bidez jakinaraziko dira.
Ikasleak, ikastetxeen bitartez
Egin diren beste behaketetan bezala, PCR lagina hartu nahi duten ikasleek ez dute hitzordua eskatu beharko; udalerriko ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko da Osasun Saila.