Ekainarekin batera antolatu ohi den 7x7 kultura kalean egitasmoa berezia izango da aurten; izan ere, konfinamendu ostean kalean egiten hasi diren lehen ekitaldiak batuko ditu. Umeendako ikuskizunak izango dira gehienak, baina helduek ere izango dituzte bi musika emanaldi hilabete honetan.