Herriko udaltzainen ustea da, Ertzaintzako arduradunekin hitz egin ondoren, bigarren fasearekin batera jarriko dela hori indarrean: "Egunak aurrera doaz eta ez dute argitaratu. Hortaz, astelehena baino lehen izango denik ez dugu uste".
Murrizketak kentzearen berria domekan iragarri zuten Espainiako Gobernuaren ordezkariek eta komunikabideek hori jaso. Hala, herritar askok uste dute ez dagoela murrizketarik: "Edozein ordutan dabil jendea kirola egiten, eta gure lana da jakinaraztea ezin dutela halakorik egin. Ohartarazi eta etxera bidaltzen ditugu; isunik, oraingoz, ez dugu jarri", adierazi dute udaltzainek.