Ezarritako distantziak zainduta egon dira herritarrak, ilaran, bonuak erosteko. Gaur eskudirutan ordaindu behar da, baina datafonoa lehenbailehen jarriko dutela martxan jakinarazi dute Udaletik.
Bi taloitegi mota egongo dira eskuragai: batetik, 5 euroko hamar bonu dituztenak, eta herritarrek 35 euro ordainduko dute hori –Udalak 15 euro jarrita–; eta bestetik, 50 zentimoko hamar bonu dituztenak. Azken horiek 16 urtetik beherakoendako izango dira eta 3,5 eurorekin erosi ahal izango dute –Udalak, 1,5 jarriko du–. Guztira 950 tailotegi jarriko dituzte herritarren eskura, 650 izango dira 50 eurokoak, eta 300, 5 eurokoak.
Lehenengo hamabostaldian, pertsona bakoitzeko taloitegi bateko muga ezarriko dute; bigarren hamabostalditik aurrera eta soberan geratzen badira, gehiago erosteko aukera egongo da. Bonuen iraungitze epea, ostera, bi hilabetekoa izango da.