Iragarri bai, baina oraindik ez dago indarrean?
Lotsagarria da lehenengo iragartzea eta gero, argitaratzea; hori egin dute hainbatetan. Ez dakit noiz argitaratuko duten gaur edo bihar... Hala, udaltzainendako, hau da, arauak betearazi behar dituztenendako ez da samurra lan egitea.
Ondo deritzozu ordutegiak kentzeari?
Bai, zentzuzko neurria da. Absurdoa da dendetara joateko eta terrazetan egoteko ordutegirik ez egotea eta kirola egiteko eta paseatzen joateko bai. Herritarrek askotan, ez dakite zer egin dezaketen eta zer ez, ez jakintasun handia dago, eta argitasuna behar da.
Orokorrean herritarrak arauak betetzen dabiltza, adibidez, terrazei dagokienez?
Bai, orokorrean bai. Terrazetan ere ez da egon arazorik, nahiz eta zapatu iluntzean lasaitu eta zertxobait aldrebestu . Hori bai, terrazetako publikoa aldatu egin da lehen astean behintzat; orain askoz gazte gehiago dago.
Herri artean, lurralde barruan, mugitzeko askatasuna ere iragarri dute.
Bai, eta eguraldi ona badago behintzat, laster joango dira herritarrak kostaldera. Askatasuna emandakoan herritik alde egiteko joera dago, eta abuztuan ere antzera izango da, nahiz eta esan aurten jende gehiago geratuko dela norbere herrian esaten jardun..