Agintaldi honek "polita" izan behar zuen, baina koronabirusak hankaz gora jarri du guztia, 2020. urtea ez ezik, agintaldia bera ere baldintzatuaz. Zenbateraino baldintzatu du aurtengo aurrekontua?
Aurreikusten dugu %20ko doikuntza bat egin beharko dugula aurrekontuari dagokionez. Bi milioi euro inguru dira gure aurrekontuan. Gainera, hau ez da konponduko aurten. Datorren urtera begira ere aurreikusi beharko da halako edo antzeko jaitsiera bat aurrekontuan. Eta okerrera ere egin dezake egoerak. Horrek ez du esan nahi %20 gehiago zorpetuko garenik. Ezin dugu hori egin. Iazko gerakin bat dugu, 2.600.000 eurokoa.
Dagoeneko iragarri duzue hainbat obra potolo atzeratu egingo dituzuela; adibidez, Santa Kurtz kaleko berrurbanizatze lanak.
Bai, hala da. Horiek baztertu egin ditugu. Saneamendu lanak, urbanizazio lanak… bertan behera geratu dira, oraingoz. Bi milioi euro inguruko lanak ziren. Asmoa zen aurten egiten hastea, baina 2022ra arte atzeratuko dira lan horiek, seguruen.

"Hainbat inbertsio txiki atzeratu egingo dira: txakurren gunea, bizikleten gunea, futbol zelaiko argiak…"
Beste inbertsio batzuk ere ezingo dituzue egin. Esaterako?
Hainbat inbertsio txiki atzeratu egingo dira: txakurren gunea, bizikleten gunea, futbol zelaiko argiak… Inbertsioak, oro har, atzeratu egingo dira, lehendik abian edo abiatzear zeudenak izan ezik. Ez da momentua inbertsioetarako.
Ze beste gastu edo partidatan igarriko da?
Gizarte laguntzek ez dute murrizketarik izango; kontrakoa, premiak handiagoak izango direlako. Gastu sozialak handitu egingo dira. Hori izango da gure lehentasuna.
Krisiak gogor jo du sektore guztietan eta gizarteko sektore ahulenei eragin die, batik bat. Igarri duzue hori?
Bai, bai, zuzen-zuzenean, gainera. Larrialdiko laguntzak eskatzera Udalera datozenen kopurua bikoiztu egin da apirilean. Guztira, 30 espediente tramitatu dira. %53, berriak. Hau da, krisi aurretik laguntzarik jasotzen ez zutenak. Eta besteei ere gehitu egin zaie laguntza.

"Geroago eta jende gehiago dago bat batean, lan barik geratu diena eta larrialdietako laguntzak eskatzeko premian dagoena"
Ze profiletako jendea da?
Jatorriz, latinoamerikarrak –venezuelarrak, boliviarrak, kolonbiarrak…–. Paperik bakoak. Egoera normalizatu bakoak, baina gurean, Aretxabaletan, bizi eta lan egiten dutenak. Orain arte, ez dira etorri izan, lana izan dutelako. Etxeak garbitzen, tabernetan, ume-zaintzan… Baina, orain, bat batean, lan barik geratu dira eta larrialdietako laguntzak eskatzeko premian daude.
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarik ere ez dagokie horiei?
Ez. Hori kobratu ahal izateko, gutxienez, hiru urtez egon behar duzu erroldatuta.
Izan dira Hankabeltz urdaitegiak egindako ekimenen bezalakoak: oinarrizko elikagaiez osatutako poltsak egin zituen apirilean, eta lehen bi egunetan 20na lagun joan zitzaizkion horien bila. Halako oinarrizko beharra duten herritarrak asko dira?
Bai. Elikagaien Bankuaren bidez ere banatu dira elikagaiak premia gehien dutenen artean eta bai, badira horren premia dutenak. Benetan txarto pasatzen ari direnak. Horregatik, emergentzia edo larrialdi laguntzetara bideratzen den kopurua asko haziko da aurten, baina horretarako daude laguntza horiek. Honen moduko egoeretarako dira laguntza horiek, ez egoera kroniko bihurtzeko. Epe jakin baten erantzuteko dira, egoera larri eta berezi baten aurrean inor atzean ez geratzeko.

Osasun etxe berriarekin zer gertatuko da?
Atzeratu egingo da, baina ez da gure kontua bakarrik, Osakidetzarena ere bada. Hortaz, ezin data zehatzik esan. Hil honetan jakingo dugu zerbait.
Eta komentuko lanak?
Aurrekoarekin lotuta dago. Edozelan ere, aretoa bazegoen aurreikusita egitea eta uste dut horri heldu ahalko diogula. Proiektua eginda dago. Agintaldi honetan egin gurako genuke. 200 bat laguneko edukiera izango du eta erabat diafanoa da, erabat karratua. Oso leku aprobetxagarria hainbat kultura ekitalditarako. Gainera, lorategiarekin uztartuta beste ukitu bat ematen dio.
Santa Kurtz kaleko bidegorriaren lanak hasita daude. Aurrera jarraituko dute?
Iaztik datoz, 2019an adjudikatuta, eta lanak hasita ditugu. Horrekin aurrera egingo dugu. Iazko gerakinetatik deskontatuta daude lan horiek. Lanak bide onetik doaz eta abuzturako amaituta edukitzea nahiko genuke. Bestalde, Andra Mari auzuneko plazan badira garaje batzuk, urte asko daroatzatenak itoginekin, eta, horiek egiten berritzen badituzte, Udalari egokituko litzaioke gaineko urbanizazioa egitea. Heldu egin beharko diogu, ezinbestean.
Krisi-mahaia osatu zenuten Udal Gobernuko eta EH Bilduko ordezkariek koronabirusa iritsi eta lehen egunetan; bat eginda egon zarete erabakiak hartzeko orduan?
Batez ere, hasieran izan genuen lana. Lehen erabakiak hartzeko. Emankorra izan zen egindako lana.
Nola bizi du Aretxabaletako alkateak larrialdi egoera hau eta, bereziki, egoera horren ondorioz goitik behera hartzen diren erabakiak kudeatu beharra?
Pazientzia handiarekin, nazka-nazka eginda gaudelako hainbat jokabiderekin eta horrek sortzen digun ziurgabetasunarekin, egun bat eta bestea buletin ofizialari begira. Ezin da prentsaren aurrean atera eta erabaki batzuen berri eman, oraindik erabakiak ofizialak ez direnean. Nahasmen handia sortu du horrek eta geuk ordaindu dugu zati baten, geu garelako herritarrengandik gertuen gauden agintariak. Galdera askoren erantzun bila datoz herritarrak eta guk, askotan, ez daukagu erantzunik.
"Hilero, 10.000 euro jarriko ditu Udalak, urte amaierara arte, herriko denda eta ostalaritzan gastatzeko"
Harremanetan zabiltzate herriko dendari txiki eta ostalariekin?
Bai, etengabe; haien elkarteen bidez, bereziki.
Zeintzuk dira haien kezka eta eskaera nagusiak?
Batez ere, kezkak argitu nahi dituzte. Dirulaguntzen gainekoak, berriro irekitzeko baldintzen gainekoak… Esate baterako, terrazak dituen tabernari askok dauzka zalantzak eta ez daki merezi ote zaion irekitzea, hasierako baldintzetan. Baina ez irekitzea erabakitzen badu, bere erabakia izango da, ez larrialdi egoerak behartutakoa. Eta erabaki horrek negozioendako eta langileendako ze ondorio izan ditzakeen galdetzen dute. Guk ez daukagu erantzunik. Galdera asko eta erantzun ziur gutxi.
Tabernak irekitzen hasiko dira astelehenean…
Bai, baina batzuei ez die konpentsatzen edukieraren erdiarekin irekitzeak, edo terrazak bakarrik irekitzeak… Bestetik, jatetxeak manparekin… Ez dakit jendeak gogorik izango duen jatetxera joateko. Ekonomia ez da zientzia. Gizakiaren portaeretan oinarritzen da ekonomia. Ezinezkoa da jakitea aldez aurretik, pertsonok zer egingo dugun edo zela jokatuko dugun.
Aretxabaletako Udalak ze neurri zehatz hartu du herriko denda txikiei, tabernei, jatetxeei… laguntzeko?
Erosketa-bonuak jarriko ditugu salgai: 50 –10 bonu bostekoak– eta 5 eurokoak –10 bonu berrogei eta hamar zentimokoak–. Azken hauek, taberna edota litxarreria saltokietan erabiltzeko ere. Erabiltzaileak 35 ordaindu eta Udalak beste 15 jarriko ditu. %30eko deskontua egingo da herrian gastatzeko. Astelehenetik aurrera. Hilero, 10.000 euro jarriko ditu Udalak, urte amaierara arte. 80.000 euro, guztira. Epe-muga bat edukiko du: maiatzetik urte amaierara bitartean. Helburua da bertako komertzioa sustatzea, aretxabaletarrek bertan gastatzera bultzatuz.
Hemengaz! kanpaina ere egin duzue. Udala izan da bultzagilea?
Udaletik bultzatu da, dendariekin batera. Plataforma digital bat egin da, bideo batzuk ere bai, Gabonetako kanpainan-eta egiten dugun moduan… Plataforma hori hortxe geratuko dela uste dugu. Krisi egoera baten sortu da, baina aurrerantzean ere hor egotea espero dugu, beste erabilera batzuk emateko.

Foru Aldundiarekin ere egin dituzue batzarrak. Ze mezu heldu zaizue Ogasunetik?
Mezu nagusia, Foru Funtsetik %20 edo %25 gutxiago helduko zaigula. Maiatz amaieran zehaztuko da. Baina errebisatzen joango da eta okerrera ere egin dezake aurreikuspenak. Aretxabaletako udal aurrekontuaren erdia dator Foru Funtsetik. Herri txikiagoetan, akaso, aurrekontu osoa da. Hortaz, ia milioi eta erdi euro gutxiago jasoko dugu.
Aretxabaletan eta Aretxabaletako Udalean, krisi honek 2008ko finantza krisiak baino gogorrago jo du?
Ezberdina da. Gogorrago jo du. Eta zer esanik ez, turismotik edo, batik bat, ostalaritzatik bizi diren herrietan. Oraingoan, Barne Produktu Gordina erori da hilabetean aurreko krisian urtebetean erori zena.
Berreskurapena ere azkarragoa izango ei da…
Hasieran, hori pentsatzen zen, baina nik geroago eta zalantza handiagoak ditut. Autobidean ilarak sortzen direnean, berriro abiatzen denean ez da abiadura berean egiten, azkenekoak mantsoago edo beranduago ekiten dio.
"Aurreikusi dugu partida bat kultura sortzaileendako edo haien emanaldietarako, baina areto itxietan baino gehiago, kaleko ekitaldiei begira"
Langabezia tasa, Aretxabaletan, %6,61 zen urte hasieran; %6,81 martxoan; eta 7,48 apirilean. Zeintzuk dira Aretxabaletako enpresa nagusiak eta zein da haien egoera?
Copreci, Fagor Ederlan, Mondragon Assembly, CVL… Fagor Ederlanek autogintzan dihardu eta geldi dago sektore hori. Lan gutxi dute eta orain hasi dira berriro, mantso-mantso. Kostako zaio. Coprecin ohikoa baino lan jardun txikiagoa dute. Mondragon Assembly-k eutsi dio nola edo hala, besteak beste, maskarak-eta egiteko makinengatik… CVL itxita dago… Industriaren alorrean, ehuneko ehunean lanean, gutxi daude. Dena den, aretxabaletarren %70ek baino gehiagok herritik kanpo egiten dute lan, ondoko herrietan gehienek. Duela 25 urte, askoz ere enpresa gehiago zeuden. Nahiz eta populazioak gora egin duen azkeneko urteetan.
Kultura sortzaileak ere larri dira. Ezer berezirik aurreikusi duzue?
Aurreikusi dugu partida bat kultura sortzaileendako edo haien emanaldietarako, baina areto itxietan baino gehiago, kaleko ekitaldiei begira eta udara begira: uztailetik aurrera. Abuztuan, beste urte batzuetan baino mugimendu handiagoa aurreikusten dut Aretxabaleta bezalako barruko herrietan.
Oporretara begira, krisi egoera berri honek aukera berriak sortzen dizkie barruko herriei?
Nik uste dut baietz. Uste dut, oro har, aurten gutxiago mugituko garela oporretan. Ez garela horren urruti joango, besteak beste, ezingo dugulako edo mugimendua baldintzatuta izango dugulako. Jende gehiago geratuko da hemen. Gainera, Zarautz edo Donostia bezalako guneek aurten jende gehiago izango dutela iruditzen zait. Zarautzen, uztailean, jende gehiago egoten da abuztuan baino. Bertako jendea, barrualdekoa, kostara joaten delako bereziki uztaileko asteburuetan.
Andre Mariaren jaietan jende gehiago ibil daiteke aurten?
Izan daiteke, bai. Gaur-gaurkoz jaiak egitearen aldeko gara eta bagabiltza antolatzen. Oso zaila da hainbat gauza orain kontratatzea, ziurgabetasun egoeran gaudelako, baina, beste modu batera bada ere, jaiak egingo ditugu. Oso jendetsuak izan ohi diren ekitaldiak, herri bazkaria-eta, akaso, ezingo ditugu egin edo beste modu batera egin beharko ditugu… Makala altxatuko den galdetzen zidan orain hurrengoan herritar batek. Ba, akaso, bai, baina ezingo da horrenbeste jende batu plazan.
Aldez aurretik gordetako diru kopurua izango duzue jaiak antolatzeko?
Ez, murritzagoa izango da. Eta ez dugu aurreikusten musika kontzertu masiborik, beste urte batzuetan erreferentzia izan direnak. Beste talde mota bat, kalerik kale ariko dena… Halakoak, bai. Oraindik ez daukagu erabat erabakita formatua, baina egoerak baldintzatuko du dena.
Koronabirusaren pandemiarekin zalantzak agertu izan dituzu; ez dela ondo kudeatu uste duzu?
Aldrebes jokatu dugu denok: erakunde publikoek, osasun erakundeek, zientzialariek… Gauzak aldatzen doaz, bai, baina datuetan oinarrituta. Eta ez dira datu fidagarriak egon. Hartu diren neurriak gogorrak izan dira, hori bai.
Beranduegi hartu dira?
Ezin jakin. Aste honetan jakin dugu Frantzian koronabirus kasu bat atzeman zutela abenduan; orain jakin dute edo orain eman dute aditzera… Ezjakintasuna, beldurra…
"Zergatik jo duen koronabirusak horren gogor Aretxabaletan? Gasteiztik gertuago egotearren eta harako dugun joeragatik, seguruen"
Irudipena duzu zerbait ezkutatu dela krisi honetan hasieratik?
Ez dakit. Txinatarrek igual bai. Ez dut sinisten 3.000 edo 4.000 lagun hil direla Txinan. Edo halako birusen aurrean immuneagoak dira edo ez dute egia osoa esan. 1918ko gripean jende asko hil zen. 50 milioi inguru. Baina Asiako eta Artikoko tribu batzuen artean, populazioaren %90 hil zen. Badirudi birus batzuek gogorrago eragiten dutela batzuengan beste batzuengan baino. Wuhamen 60 milioi bizi dira. Erresuma Batuan edo Italian beste. 3.000 heriotza ez da ezer haiendako. Eta, bestetik, ospitale bat hormigoi aurrefabrikatuzko plakekin ezin da egin astebetean.
Zergatik jo du horren gogor koronabirusak Aretxabaletan, eta Leintz aldean, oro har?
Gasteiztik gertuago egotearren eta harako dugun joeragatik, seguruen. Gainera, lurraldeko lehen kasuak ere Leintz aldean atzeman ziren. Arrasate da koronabirus kasu gehien dituen Gipuzkoako bigarren herria, Donostiaren atzetik. Eta Aretxabaletak ere asko ditu, daukan populazioarendako. Hildakoak ere asko izan dira Arrasaten; batez ere, Iturbide zaharren egoitzan. Aretxabaletan ez dira heriotza asko izan.
Alkate moduan eta arlo pertsonalean tokatu zaizun egoera gogorrena da honako hau?
Ezintasun egoera hau gogorra da. Inpotentzia. Kasu batzuetan, nahi eta ezina… Ziurgabetasuna ere bai. Jendea beldurtuta egon da; beste batzuk ez, baina asko bai.
Klase politikoa ondo ari da erantzuten?
Beno… Euskadi mailan bada beste faktore bat eta da hauteskundeak hurbil ditugula. Horrek dena baldintzatzen du.
Hauteskundeak uztailean egin beharko lirateke?
Ulergarria da lehendakariak hori nahi izatea. Komeni da gobernu indartsu bat edukitzea lehenbailehen. Erabaki zail eta inportanteak hartu beharko dira hurrengo hilabeteetan eta erakunde indartsu eta egonkorrak beharko dira horiei erantzuteko.
Eta Europa nola ari da jokatzen?
Izaeraz ezberdinak gara. Eguraldi txarra datorrenean aterkia eskatzen diogu Europari, baina eguraldi ona dugunean ez dugu zorrik murrizten. Iaz, 56 milioi amortizatu zituen Foru Aldundiak eta kritika handiak jaso zituen. 2008ko krisiak Espainia harrapatu zuen %30eko zorrarekin; oraingoak, gutxienez, %100ekoarekin. Erreakzionatzeko marjina oso txikia da. Espainian, udalek duten mozkinak erabiltzea proposatu du ministro batek, Estatuak ez duelako likideziarik. Beldurra ematen du proposatzeak bakarrik.
"Udaletxetik hartu nuen musika ekipoa eta atera izan naiz zapatu iluntzeetan musika jartzera"
Herritarrak ondo ari dira erantzuten konfinamendu aginduen aurrean?
Oro har, bai. Lau isun proposamen egin dituzte udaltzainek egoera honetan. Kasu gehienak ohartarazpenak izan dira.
AZ Gaubelakoak ere hor daude. Alaitu dituzte zapatuak, herritarrak atera dira balkoietara… Nola daroazu?
Oso ondo. Nik neuk ere jarri dut musika balkoian. Udaletxetik hartu nuen musika ekipoa eta atera izan naiz zapatu iluntzeetan musika jartzera. Jendeak gustura hartzen du.
Alkatea musika jartzaile?
Bai. Argiak-eta jarrita ditut oraindik balkoian. Laster kendu beharko ditut. Egia esan, giro ona sortu da eta jende asko batu da festara.
Gogorrena zer egin zaizu?
Gertukoak agurtu ezin izana oso gogorra da. Niri ez zait halakorik gertatu, baina hori oso gogorra da familiarren bat galdu duenarendako. Hori ez dugu ondo kudeatu. Edo jendeak ikustea kalean 94 urteko bat eta horregatik protesta egitea. Zer egingo diozu, ba? Etxean egon beharko lukeela? Bai, baina utzi bakean. 94 urte ditu!
Jendeak ez du birusaren, pandemiaren, kontu hau berdin hartzen. Batzuk beldurtiagoak dira… Zuk zeuk non kokatzen duzu zure burua?
Nik ez diot birusari beldurrik. Alde horretatik, ondo daroat. Begira, gainera, erretzailea naiz eta nonbaiten irakurri dut koronabirusarekin hil direnen %5 zirela erretzaileak. Populazio osoaren %40 inguru gara erretzaileak. Hortaz, ondorioztatu genezake erretzaileak gutxiago jotzen dituela birusak.
Nola igaro dituzu jaiegunak konfinamendutik?
Sukaldean aritzea gustuko dut, baita erosketak egitea… Sarean bilatzen ditut albisteak… Alabarekin jolasean aritzen naiz. Egia esan, azkar joaten da eguna. Kirolzalea ez naiz eta ez dut apenas kirolik egin. Kiloak hartu ditut.