"Hemen gaz" esan diete herritarrek merkatariei eta ostalariei

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 16a, 09:58

Herriko merkatariei, ostalariei eta autonomoei babesa eskaintzeko helburuarekin Hemengaz! ekimena sortu dute hainbat eragilek, besteak beste, AZ Taldeak eta Udalak. Ekimen horren berri emango duen spot grabaketa egin zuten atzo, eguaztena, eta herritarrek ez zuten hutsik egin; festa giroa sortu zuten balkoietan "hemen gaz!" esateko.

Herria punta batetik bestera, kalez kale, zeharkatu zuten AZ Taldeko kideek Udalaren furgoneta gainean, musika lagun hartuta. Eta herritarrak dantzan jarri zituzten Hemengaz leloarekin apaindutako balkoietan. Merkatarien aldeko ekimena, itxialdia arintzeko ekitaldia ere izan zen askorendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak