Omenaldi "xumea" Andra Mari kooperatibaren sustatzaileei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko ira. 29a, 21:00

Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekua lepo bete da abesbatzaren kontzertuaz gozatzeko. Aurten, baina, 1962ko martxoaren 31n inauguratu zen Andra Mari janari-denda kooperatibako sustatzaileak izan dira protagonista, kontzertuaren erdialdean omenaldi "xumea" jaso dute-eta. "Aurrerago Eroski izango zena sortzeko eurek erein zuten hazia", adierazi dute, besteak beste, omenaldiaren antolatzaileek. Aretxabaletako alkate Unai Elkorok oroigarri bana eman die sustatzaileei edo haien ordezkari moduan agertu diren gertukoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak