Sanmigelak: egitaraua

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 16a, 09:41

San Migel jaietako egitaraua egunez egun.

Irailak 27, egubakoitza

  • 19:00, BERGARAKO ERRALDOI ETA KILIKIEN KONPARTSA, ETA ARETXABALETAKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Bergarako eta Aretxabaletako gaiteroekin batera.
  • 21:00, KANTU AFARIA: Sei Pistols & Trabuko bat taldearekin. Eguraldiaren arabera, Herriko Plazan edo Iturrigorri frontoian egingo da. Izen ematea: Kuadrillaka, Arkupen, irailaren 19tik aurrera. Plaza mugatuak (500 pertsona). Eguraldi ona badago, egunean bertan beste 100 tiket gehiago salduko dira. Euro bat pertsonako.
  • 22:00, Nerabeentzako disko festa, OIHAN VEGA DJaren eskutik, komentuko zelaian. Eguraldi txarra egiten badu, kapillan izango da.12 urtetik gorako nerabeei zuzenduta dago. Disko festan ezingo da alkoholdun edaririk sartu.

Irailak 28, zapatua

  • 10:00, Artisautzaren eta Nekazaritza Ekologikoaren XXV. FERIA, Durana kalean, eta Bertako Ganaduaren VI. Feria, Arlutz kantxan.
  • 10:00, DIANA, Aretxabaletako txistulariekin.
  • 10:30, Loramendiko Tril emakume taldeak antolatuta, TALO TXOSNA, Pagaldai tabernan.
  • 11:30, Leizarra Musika Eskolako TRIKITILARIAK. Kaleetan zehar.
  • 12:30, Lekaixoka bertso taldeak antolatuta, Balkoitik balkoira saioa: Igor Elortza eta Alaia Martin bertsolariekin, Durana kalean.
  • 12:45, TXALAPARTA. Durana kalean.
  • 13:00, Simon Otxandategi taldearen JOALDUNAK. Aretxabaletako kaleetatik zehar.
  • 14:30, Herri bazkaria, Iturrigorri frontoian.
  • 18:00, BOLO TXAPELKETA. Bolatokian. Izen-ematea: 5 euro
    • 1. saria: urdaiazpikoa eta batutako diruaren %40a
    • 2. saria: urdaiazpiko-paleta eta batutako diruaren %30a
    • 3. saria: batutako diruaren %20a
    • 4. saria: batutako diruaren %10a
  • 19:00, Beinke-Loramendi dantza emanaldia. Herriko Plazan. 
  • 20:00-21:30 eta 22:30-00:30, GABEZIN taldea. Herriko plazan.

Irailak 29, domeka

  • 10:00, Basotxo elkartearen eskutik DOKE TXAPELKETA, Basotxo aurrean.
  • 11:00, DIANA, Aretxabaletako gaiteroekin.
  • 13:00, HERRI KIROLAK, Herriko plazan.
    • Aizkolariak: Iñaki Azurmendi eta Maite Ariztegi Aratz Mugerza eta Irati Astondoa. Bi bikote bata bestearen kontra, 8 ebaketa horizontal eta trontza eginez.
    • Harri jasotzaileak: Izeta IV – 125, 109 eta 113 kg-ko harriak altxatuz Jakes (10 urte) – 25 eta 20 kg-ko harriak altxatuz Karmele Gisasola – 85 kg-ko harria, txingak eta ingudea.
  • 19:00, SANMIGELETAKO KONTZERTUA Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik, musikariak eta dantzariak lagun dituztela. Iturrigorri frontoian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak