Irakasleek bigarren hezkuntzan dituzten erronkak aztertu dituzte MUko Aretxabaletako campusean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko eka. 12a, 13:36

Irakaskuntza-eredu Duala Bigarren Hezkuntzako Masterrean izenburua duen prestakuntza-topaketa egin dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Modalitate dualeko ikasleak, ikastetxeetako tutoreak eta unibertsitateko ikertzaileak elkartu dira, irakaskuntza-eredu dualak dituen nondik norakoak aztertzeko. 

Lleidako unibertsitateko ikertzaile Jordi Coiduras eta Meritxell Moreras adituak izan dira Aretxabaletan. Izan ere, Lleidako unibertsitatean lehenengo hezkuntza gradua eredu dualean garatzen ari dira.

Hezkuntza eraldatzailea

MUko irakasle eta ikertzaile Idurre Alonsok azaldu du eredu horrek balio izan diela "lanlekuetatik ikasteko lanbidea". Alonsok gaineratu du hezkuntza eraldatzailea izatea nahi bada, nolako irakasleak behar ditugun pentsatu behar dela. Eta, hori, hezkuntza komunitatea osatzen duten agente guztien artean egin behar dela.

Errealitatearekin lotuago

Lleidako unibertsitateko irakasle eta ikertzaile Jorde Coidurak nabarmendu du unibertsitateak errealitatearekin lotuago egin behar duela lan, eta eredu dualak errealitatearekin konektatzeko balio izan diela. Bigarren hezkuntzan irakasleek ze erronka dituzten azaldu du Coidurak: "Nire ustez, bigarren hezkuntzako erronka izan behar da errealitate horietara gehiago hurbiltzea, eta gaitasunetan oinarritutako hezkuntza egitea. Ikasleek eta familiek errealitatearekin lotura duen formazio moduan bizi behar dute; egunero bizi dutenarekin erlazioa duen formazioa izan behar da eurendako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak