Uztaila aurrera doa eta Andramaixak hurbiltzen ari dira. Dagoeneko lehen pausoa emanda dago, izan ere, festak iragarriko dituen kartela zein izango den aukeratu da.
Izaro Sanchez (Aretxabaleta, 1987) da kartel lehiaketaren irabazlea. Aretxabaletarrak Argazkigintzako ikasketak burutu zituen, baita, ilustrazioaren ingurukoak ere. Ondoren, muralismo munduan murgildu zen. Gaur egun, Gu Haziak Gara taldeko partaide da eta dagoeneko Aretxabaletan mural kolektibo ugari sortu dituzte.
Erabakia, gaur
Erabakia, gaur, hilak 16, hartu da. Epaimahaia kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatu dute. Sanchezek, 300 euro jasoko ditu saritzat, eta antolatzaileek egoki ikusiz gero erakusketa antolatuko dute aurkeztutako zazpi lanekin.