Cristina Enea Fundazioko kideekin batera, Debagoieneko Mankomunitateko eta Udaleko ordezkariak izan ziren aurkezpenean. Aretxabaletako alkatearen esanetan tomateari berari, zein herriari bultzada emateko izango da.
Ingurumen politikak sustatzea ardatz duen Cristina Eneako Haziera egitasmo barruan sartu dute tomatearen gaineko proiektua eta egindako lanaren garrantzia azpimarratu zuten atzo.
Marc Badal kataluniarrak idatzi du liburua Marta Barba antropologoarekin batera egindako ikerketa lanean oinarrituta. Tomatearen historiaren zati baten berri bazuten aurretik ere, baina orain, harantzago joan gura izan dute, eta "historiaurrea" aztertu. Eta nabarmendu dute tomate mota horren hazia berreskuratu eta zabaltzeko hainbat herritarrek egindako lana. Liburua horiei guztiei egindako omenalditxoa ere bada.
Era berean, Aretxabaletako tomatea "berreskuratutzat" eman dute eta beste mota batzuei atea zabaltzeko bidetzat jo hori.
Liburu horretan jasotakoen berri herritarrei ere eman gura izan diete eta, Marc Badal bera izan zen argibideak ematen atzo arratsaldean. Hitzaldi bukaeran tomate landare mota ezberdinak banatu zizkieten, Aretxabaletakoa, Uberakoa eta Erandiokoa, esaterako. Liburuaren argitalpena Udalak bere gain hartu du eta Arkupen daukate salgai 5 eurotan.